SATELITEAK x 4

Sateliteak saioaren laugarren edizio hau, ohi bezela, gure inguruko nobedadeekin hasi dugu. Etxeko uztan badugu zer aditu: Proceed, Sega Sound Killers edota Atodamadre besteak beste. Sampleen atalean ere, inguruotan geratu gara Negu Gorriak en B.S.O kantu mitikoa aztertzeko, Linton Kwesi Johnson Jamaikarrarena zen kantu originala. Saioaren bigarren zatian, estatuan azken boladan kaleraturiko hiruzpalau lan entzuteko aukera izan dugu: Califato 3/4 andaluziarrak, Jailed Jamie Asturiarra edo Lanoche Madrildarra. ‘Euskal Klasikoak’ atalean, Pascal Gaigne eta Amaia Zubiriaren eskutik, ‘Itsasoa Laino Dago’ kantu tradizionalaren bertsio oso pertsonal bat entzun dugu, eta saioa amaitzeko, Balza Dj eta lagun handiaren bixita jaso dugu.

Hurrengo podcasta

gustoko disku - popourrixe - eondako kontzertuk

og. Abe 5 , 2019