3 KORTXEA: LEPORA taldeak eman dio hasiera aurtengo ikasturteari

Published On 16 urria, 2020 | By hirukortxea | Hiru Kortxea

Musikazale, amaitu zaizkigu oporrak! Ikasturteko lehen irratsaioa duzue honako hau, eta zenbait albiste errepasatu eta disko nobedade batzuk entzuteaz gain, Gasteizko Lepora taldeko Gorka, Txus eta Txusta hurbildu zaizkigu estudioetara, mozal eta guzti, Bonberenea Ekintzak-ekin kaleratu duten beraien estreineko lana aurkeztera.

Comments are closed.