PIPERPOLIS: Tenpora taldearen berria “Berriro asma nazazu”

Badira urte batzuk Hasier Oleagak, Itsaso Etxebestek, Juantxo Zeberiok, Beñat Barandiaranek eta Elene Arandiak Tenpora taldea sortu zutela, ordutik kantu eder batzuk utzi dizkigute, eta oraingoan ere 7 kantu osatutako disko berria osatu dute, “Berriro asma nazazu”.  Kantu berriak entzun ditugu Juantxo Zeberiorekin batera. Atzerapenak atzerapen pozik agertu da hirugarren lan honekin, maiatzean ateratzekoa bazen azkenean plazaratu eta zuzenean ere aurkezteko aukera izan dute. Hirugarren lan honek beste salto bat dakar Zeberioren esanetan, baikorra eta kolore ezberdinak batzen dituena. Oraingoan ekoizlea izan dute Aitor Etxebarria musikariak ekarri du kanpo begirada. Ostiralean Zarautzen Modelo aretoan aurkeztuko dute.

Hurrengo podcasta

HERRIEKIDE | Gaizka “Intxishulman” musikaria eta Zaku Barber Karrikiriko langilearekin, besteak beste

og. Urr 15 , 2020