Endika eta Oitia (Ikasle Abertzaleak): “Selektibitatearen funtzio soziala da langileak formatzea etorkizuneko interes burgesei erantzuteko”

Unibertsitaterako sarbide froga burutu dute hainbat erkidegotako ikasleek. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan uztailaren 6tik 8ra burutuko dute, eta horren aurkako kanpaina bat abiatu du Ikasle Abertzaleak-ek.
Horren inguruan gehiago jakiteko Endika eta Oitia IA-ko kideak izan ditugu Hizpidean.

Selektibitate ikasleen etorkizun akademiko eta pertsonala baldintzatzen duen proba bat dela salatu dute, ikasleen garapen kognitiboa ebaluatu beharrean sistema kapitalistak behar duen ikasle eredua sustatzeko tresna dela. Honen funtzio sozialaz ere mintzatu dira, eta Euskal Eskola Nazionalaren beharra aipatu dute. Maila nazionaleko mobilizazio ezberdinak burutu dituzte, eta datorren asteartean, hilaren 6an, Gasteizko Elurretan goizeko 11tan burutuko den elkarretaratzera hurbiltzeko deia zabaldu dute.

Hurrengo podcasta

RATZENOFF 91

az. Uzt 1 , 2020