BILYNCH: Chihiroren bidaia

Lehenak dio Euskadiko rugbi txapeldun izan zela, bigarrenak japoniako kimono bat dela gainean jantzita duena, eta ez Kontxara joateko albornoza. Hirugarrena aurkitu berri duen aplikazioarekin tematuta dago eta dena japonizatu nahi du googeleko itzultzailearekin. Laugarrenak laster jarriko du martxan change.org kanpaina bat animazioa genero bezala onartu dadin, eta bostgarrenak, David Lynchek, paso egiten du eta saioan parte hartu beharrean eguraldiaren pronostikoa egiten dabil youtuber bihurtuta. En fin, horrelakoak dira Bilynch saioak.

Hilabete honetako filma ‘Chihiroren bidaia’ (千と千尋の神隠し) da.  Anime film japoniarra Hayao Miyazaki autore ezagunak idatzia eta zuzendua, Ghibli Estudioarekin. Filmak hainbat sari jaso zituen, hala nola marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Saria edota 2002ko Berlingo Zinema Jaialdiko Urrezko Hartza. Aritu gara animeaz hitz egiten, Ghibli estudioaz, Miyazakariren unibertsoaz, filmaren indar bisualaz eta sinbologiaz eta batia genero ikuspegiaz ere.

Bilynch saioetako ‘Nolan Sariak’-etako puntuazio altuena jaso du oraingoz film honek.

Hurrengo podcasta

1215. Katea - Gizatasun pilulak sarean (Isuoren eskutik)

al. Eka 15 , 2020