HIRU KORTXEA: ZarataZarautz-eko lagunei elkarrizketa eta Tito Ramirez

Bi hilabete luzez Hala Bediko estudioetako berora hurbildu gabe egon ostean, bazen garaia musika nobodadeetaz gozatzeko. Zein ederra izan den! Berrikuntzei dagokionez egunean jartzeaz gain, Tito Ramirez musikariaren nondik norakoak ezagutu ditugu #gutizia atalean. Eta gainera, elkarrizketa zinez berezia izan dugu gaurkoan: ZarataZarautz-eko lagunek 14 urte bete dituzte Arraio irratian, eta irratsaio, webzine eta bestelakoetaz aritu izan gara “Lagun izoztua”-rekin. Ah, Arraio irratiak ere beste horrenbeste bete ditu, beraz, zorionak biei, segi uhin libreak astintzen!

Hurrengo podcasta

BESTE BAT: Koban x 3

ol. Mai 22 , 2020