3k

Bi hilabete luzez Hala Bediko estudioetako berora hurbildu gabe egon ostean, bazen garaia musika nobodadeetaz gozatzeko. Zein ederra izan den! Berrikuntzei dagokionez egunean jartzeaz gain, Tito Ramirez musikariaren nondik norakoak ezagutu ditugu #gutizia atalean. Eta gainera, elkarrizketa zinez berezia izan dugu gaurkoan: ZarataZarautz-eko lagunek 14 urte bete dituzte Arraio irratian, eta irratsaio, webzine eta bestelakoetaz […]

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: CoronaVirusRock gaurkoan gurean

13 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Musikazale, gaurkoan musikaz gozatuko dugu, pasa den asteetan gozatu dugun bezala. Omago, El Columpio Asesino, Liher, Petti, First Girl On the Moon, HVOB eta bestalako gutuziak entzun ditugu.

irakurri gehiago →

Gaurko irratsaioan elkarrizketa doblea izango dugu. Batetik, Kaskezur taldeko Ion Minderekin izango gara taldearen azken lana den “Ihesi doaz animaliak” mintzagai. Eta bestetik, Zebrabidea magazinean Liher taldeari egindako elkarrizketa ere jarriko dugu. Gainera albiste eta nobedade ezberdinekin gozatu dugu eta Kim Gordon musikaria izan dugu #gutizia gisa.

irakurri gehiago →

Hiru Kortxea: Assata talde gaurko protagonista

17 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan albiste eta nobedade ezberdinekin gozatu dugu. Eta Arrasateko Assata taldea elkarrizketatu dugu, taldeak estreinatu berri duen “Dantzatu, madarikatuak” aitzakia hartuta. Eta gutiziak Irlandara eraman gaitu: The Murder Capital.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Red Iron Squad taldeari elkarrizketa

25 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Azkenaldian egindako elkarrizketarik luzeena izan dugu gaurkoan, izan ere, Red Iron Squad-eko Txelai eta Dani izan ditugu estudioan GO izeneko disko berria aurkezten. Horrez gain, beti bezala, nobedade musikalak eta albisteak entzungo dituzue.

irakurri gehiago →

Ikasturtea udako nobedadeak entzuten hasi gara, besteak beste, Alba, Occhi di Farfalla, Kurkuma, Kaskezur eta Aiala taldeak. Gaurkoan ez dugu gutiziarik egin baina Iñigo Muguzari gure omenaldi xumea egin diogu. (argazkia: Jon Iraundegi)

irakurri gehiago →

Gaurko programaren erroa Joseba Irazokiri egindako elkarrizketa izan da. Galizan duen kontzerturako bidean arrapatu dugu eta besteak beste, “Zu al Zara?” diskoari buruz eta egingo dituen kontzertuen inguruan hitz egin dugu  musikari beratarrarekin. Horrez gain, Final Four handiak eskainiko dizkigun kontzertu molonciak promozionatu ditugu eta beste hainbeste nobedade entzun ditugu. Gora Pablo Laso!

irakurri gehiago →

Gaurko programako muina Pumu eta Otxoa izan dira, Ziklone taldeko kideak. Izan ere, kaleratu duten disko berria aurkeztera etorri dira; baina ez hori bakarrik, Iparraldeko Zoo taldearekin batera Gasteizko Gaztetxean izango ditugu Hala Bedik eta Gaztetxeak elkarlanean antolatzen dugun Muinoko Hotsak ekimenari promoa egiten ere egon gara. Horretaz gain, eta beti bezala, albisteak eta nobedade […]

irakurri gehiago →

Gaurko programaren muina Gasteizko Nublia taldearen elkarrizketa izan da. Larunbatean Mara taldearekin batera emango duen kontzertuari bonboa emateko aitzakiarekin etorri dira gurera. Elkarrizketan zehar taldearen garapena, Paco Locorekin egindako Canciones reeducacion izeneko diskaren grabazioaren pasadizoak eta zuzenekoei buruz hitz egin digute. Talde benetan gomendagarria ezagutzeko!

irakurri gehiago →

Gaurko programa albiste musikalekin hasi dugu beti bezala. Hauek bukatu eta nobedade pare bat entzun eta gero, gaurko kontzertua aitzaki, Dr. Maha´s Miracle Tonic taldeko partaide den Nerea Alberdi elkarrizketatu dugu. Nereak EParen nondik norakoak eta Urban Conpet aretoan duten kontzertuari buruz hitz egin digu. Programa bukatzeko Aitorrek gutizia mamitsua ekarri digu, Manta Ray taldea […]

irakurri gehiago →