Zigor Oleaga (Argia): “Informatzen jarraituko dugu”

Gasteizko Udaltzaingoa legea urratuz sartu zen okupatutako etxebizitza batean ostegun gauean. ARGIAko kazetari bat han zen lanean. Udaltzainetako bat, legeak dioenari muzin eginez eta gezurrak erabiliz, kazetariaren lana oztopatzen saiatu zen desalojoaren lekukotasun grafikorik egon ez zedin. Udaltzaina eta kazetariaren arteko audioak argi erakusten du gertatutakoa.

Zigor Oleaga kazetaria izan dugu gaur Zebrabidean, eta berarekin hitz egin dugu osteguneko gertakariez eta orokorrean poliziaren lana kontrolatzeko daukagun eskubideaz.

Hemen entzungai.

Hurrengo podcasta

Oasiko Kronikak 8: Juanitoren deseskalada

az. Mai 13 , 2020