EMEN GONAK x 4

Beste lau emakume musikari ezagutu ditugu Birkite Alonsoren ‘Emen Gonak’ saioan. Bertako bi eta nazioarteko beste bi, bereziak laurak.

Irune Elgezabal ‘Ziztada & Erlantz’ taldea osatzen du Erlantz Serranorekin batera. Pasa den otsailaren 27an kaleratu zuten azken lana ‘Azken Argiak.

Elena Artia da ‘Emen Gonak’ saioan ezagutu dugun beste musikari euskalduna. Ze-lig, Layo Rase eta Lanbroa taldeko kidea Artia. Eskarmentu handiko musikaria.

Nazioartera begira ere jarri gara, eta ezagutu ditugu bi sortzaile handi, lehena taldea, bigarrena bakarlaria. Los Angeleseko ‘Warpaint’ laukotea, 2004an sortuak 2016an kaleratu zuten azken diska: Heads Up. Haley Heynderickx kantautore filipino-amerikarrari ere egin diogu tartea. Oso gaztea da, baina hori ez da oztopo izan eszenatokietan leku bat egiteko.

Hurrengo podcasta

Emen Gonak x 4

az. Mar 25 , 2020

Podcast gehiago