EMEN GONAK x 16

Aste honetako saioan New Jerseyko Sharon Van Etten musikaria izan dugu protagonista. Bere diskografia entzutearekin batera emakume sortzaile honen bilakaera erakusten digun ibilbidea birpasatu dugu. Hasierako folk-pop melodiotsua susurlatzen zuen gaztearen jarrera-eraldaketaren inguruan hitz egingo dugu, bere azken disko eta zuzenekoetan antzematen diogun indarra eta autokonfiantza lortu duen arte, emakume eta musikari bezala bizitako esperientziak eta barne-bidaiak hizpide.

Hurrengo podcasta

Amaiaren lehen monologoa

og. Aza 26 , 2020