SATELITEAK x 3

Musika elektronikotik haratago egin dugu Sateliteak hirugarren saio honetan. Verde Prato, Lumi eta Azunak izan ditugu etxeko nobedadeen atalean. Sampleen atalean, aldiz, bikote bitxia elkartu dugu: J Dilla eta Giorgio Moroderren E=MC2 kantuak entzun ditugu. Honetaz gain, gure podcast bilduma abiatu dugu, #Mix-ak. Hilabetero DJ bat gonbidatuko dugu Sateliteak saiora eta 30 minutuko mix berezi bat ekarriko du. Lehendabiziko gonbidatua Gela DJa izan da: synth funka, balearic afrikarra edota elektroa entzungo ditugun. Eta saioa amaitzeko Harry Kozkor Xolomo Gangstako kideak erantzun dio gure test azkarrari.

Hurrengo podcasta

ITHAKA UKATUZ - Sandwich man eta bere abenturak

og. Aza 28 , 2019