1/06 │ Soul pilula potea eta Midnight Boogie Weekend

Azaroaren 11an egin dugu Klask! irratsaioren 6. saioa eta, hortaz, soula eta rhythm&bluesa zabaldu dugu Hala Bedi irratiko uhin kutsakorren bidez Gasteiz, Araba eta Euskal Herri osoan zehar. Saioaren lehenengo zatian, betiko lez, potea ireki eta soul eszenaren berriei erreparatu diegu eta oraingoan argitaratu dituzten eta argitaratuko dituzten hainbat disko instrumental izan ditugu hizpide (Charles Bradley, Lee Fields & The Expressions, Bobby Oroza).

Datorren asteburuan, hilak 21, 22 eta 23, Gasteizen ospatuko da Midnight Boogie Wekeend jaialdia, Helldorado eta Vital fundazioak elkarlanean sortutako musika jaialdia, hain zuzen. Horregatik beragatik, saioaren bigarren zatian Igu Allnighter izan dugu Hala Bediko estudioetan. Rufo Old Tower Stuffen laguntzarekin Midnight Boggie Weeken jaidliaren nondik-norakoak kontatu dizkigu.

TRACKLIST

Attitude – Pasapogas Hammond Quartet

Can’t Fight The Feelinf (Instrumental) – Charles Bradley

Love Prisoner (Instrumental) – Lee Fields & The Expressions

This Love (Instrumental) – Bobby Oroza

Big Time Operator – Zoot Money

The post 1/06 │ Soul pilula potea eta Midnight Boogie Weekend appeared first on Halabedi.

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Sakanaren berri, Beleixe irratiaren eskutik

ar. Aza 12 , 2019