Klask! : 2/03 │ Nobedadeen Kutxa eta Screamin’ Jay Hawkins

Gaurko plater nagusia Screamin’ Jay Hawkins handiaren bizitza eta lana izan da. Horretarako Rufo Old Tower Stuff gerturatu da Hala Bediko estudioetara eta Screamin’ Jay Hawkinsen abentura eta desbenturak eta abesti sorta ederra ekarri digu.

Lehenago, ordea, eta azkar eta labur bada ere, Nobedadeen Kutxa arakatu dugu hainbat single eta aurrerapen-abesti aztertu eta entzuteko. Stevie Wonderrek, adibidez, bi abesti berri argira eman ditu, akaso balizko disko baten aurrerapena izan daitezkeenak. Marta Ren soul sisterrak 22:22 abestia kaleratu du, Kelly Finnigan gabonetako diskoa iragarri du eta, hau bai berri ikaragaria, Aaron Frazerrek estreinako iraupen luzekoa argitaratuko du urtarrilean (Dan Auerbachen eskutik).

Joe Swift’s Internationals ‎- Bell Bottoms

Stevie Wonder – Can’t Put It in the Hands of the Fate

Marta Ren – 22:22

Kelly Finnigan – No Time To Be Sad

Aaron Frazer – Over You

Screamin’ Jay Hawkins – Hong Kong

Screamin’ Jay Hawkins – I Put Spell On You

Screamin’ Jay Hawkins – Africa Gone Funky

The Fuzztones feat. Screamin’ Jay Hawkins – Alligator Wine

Screamin’ Jay Hawkins – Constipation Blues

Screamin’ Jay Hawkins – I Put Spell On You

Hurrengo podcasta

Revolutionary Grooves x 45

ar. Urr 27 , 2020