ITHAKA UKATUZ – Denboraldiko azkena

Erraz irudika dezakegu Ulises, Ithakara itzulitakoan, Peneloperen musua jaso ondoren, bidaia laburrik ez dagoela esanez. Gure kasuan azaroan hasitako bidaia ez da motza izan, luzea eta zabala esango genuke, baina gaurkoan geldialditxo bat egitea tokatzen zaigu. Udako oporraldiak ate joka ditugu eta tarte batez uhinetatik aldenduko gara. Ziur atseden honen ostean indar, istorio eta abentura pila batekin itzuliko garela!

Denboraldiko azken irratsaioan etxe giroan aritu gara, Cousteau jaunak Willy Fog elkarrizketatu baitu, azken honek ezagutu dituen munduko txoko berezien inguruan jardun direlarik.

Hurrengo podcasta

HITZEN LIHOA - Pecozza United

og. Eka 20 , 2019