ATALKA.EMAKUME ANABASA: M8 Zarautzen eta Emakumeak historian

Ikasturteko seigarren saioan Zarauzko martxoaren 8ko eguna jarri dugu erdigunean eta telefonoaren bestaldetik, elkarrizketatxoa izan dugu antolaketa-lanetan aritu den Amaia Zalduarekin. Egun horretan izandako bizipenez gain, aurrera begira norbanakoek hausnartu eta kontzientzia hartzen dugun lana azpimarratu du, gogoraraziz, emakumeon* borroka, eguneroko borroka dela.

Euskarazko wikipediak hilabete honetan abian duen lehiaketa ere hizketagai izan dugu. Bertan, aukera dugu Emakumea Historian & Emakumeen Historiaz edukiak sortzeko.

Nymeria, bere aldetik, gaurkoan “Jessica Jones” telesailaren inguruan aritu zaigu eta Eider Rodriguezen bi aipu ere izan ditugu; lehenengoa, “Bihotz Handiegia” eta bigarrena LISIPEk atera berri duen “Idazleen Gorputzak“.

Hilabeteko hitza ere presente izan dugu; beste harribitxi bat gure hiztegitxorako: Ipurdantzaria edo Ttarrapatta, pertsona artega, urduria edo asko mugitzen dena.

Eta amaitzeko, gogoratu, datorren asteazkenean, martxoak 27, Modelo Aretoan mahai-inguru interesgarria izango dugula “Euskara sexista eta ez sexista” gai hartuta.

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues: Lau Behi - Marvin Gaye

og. Mar 21 , 2019