ATALKA, Emakume Anabasa: Emakume Surflari Bargastak!

Emakume surflari bargastak 

Ikasturteko bosgarren saioan Emakume surflariak izan ditugu protagonista: Lo eta Miriam Imaz zarauztarrak eta Aurori oriotarra. Beraien esperientziak, ibilbideak eta bizipenak azaltzeaz gain, Emakumea Surflari egitasmoaren xehetasunak ere azaldu dizkigute, bertan parte hartzeko gonbita egitearekin batera, noski! Datu esanguratsu bat ere eman digute, iazko edizioan guztira 500 emakumek parte hartu zuten eta surfa praktikatu.

Nymeria gaurkoan “Sense8” telesailaren inguruan aritu zaigu. Wachowski ahizpen “perlatxo” bat.

Amaitzeko hilabeteko hitza ere presente izan dugu; beste harribitxi bat gure hiztegitxorako: Motxina, alua.Emakume surflari bargastak

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues: Eric Gales - Ian Dury-Whats n audience

og. Ots 21 , 2019