LANAREN EKONOMIA: Lan erreformaren egoera, eskola jantokiak eta “low cost” ekonomia aztergai

Published On 1 otsaila, 2019 | By Lanaren ekonomia | Lanaren ekonomia

Gaurko saioa abiatzeko egitura atalean ELA sindikatuak ateratako txostena aztertu du Endika Alabort Amundarainek. ELA sindikatuak “2019ko Lan Erreforma – Egoeraren Azterketa” txostena atera berri du, gutxi barru erreforma baten aurrean aurkituko garela dirudielako. Hori dela eta, negoziazio kolektiboaren eraldaketa bat proposatu du sindikatuak, oinarrizko aldaketa batzuk mahaiaren gainean jarrita. Koiuntura atalean Eskola Jantokiak plazaraturako datuak aztertu ditu Jon Bernat Zubiri Reyk, nolakoak diren eta nolakoak izan litezkeen: elikaduraren kalitatea, hezkuntza potentziala eta ingurunearekin duen lotura. Mikel Zurbano EHUko irakasleak “low cost” ekonomiaren inguruan hausnarketa egin du Argia aldizkarian, gurera ekartzen duten hainbat arazo azaleratuz. Analisi honetan gure inguruan duten talka aztertzen da, ekonomia eredu honen alde ezkutuak nabarmenduz.

Comments are closed.