Aktualitatea, Sahara, Brasil eta Santrich

Gaurko honetan ere azken aldian gertaturiko berriak jorratzen hasi dugu irratsaioa. Jesus Santrichen atxiloketa, Herrialde Katalanetan ere izan diren CDRetako kideen atxiloketak, Gazako sarraskia eta ZADeko desalojoa adibidez. Agenda kontuak ere aipatu ditugu, brigaden aurkezpenak eta deialdi ezberdinak. Ondoren Sahara aldera joan gara, Hassana Aaliarekin, bertako preso politikoak burutzen ari diren gose greba gogorraren nondik norakoak azaldu dizkigu, herrialderaren egoera errepasatzearekin batera. Jarraian, Joaquin Piñero, MSTko koordinatzaile nazionalarekin zuzenean brasilera egin dugu salto, Lularen atxiloketari buruz mintzatzeko. Amaieran, duela denbora bat Jesus Santrich berari egin genion elkarrizketa berreskuratu dugu. Entzun ezazue!

Hurrengo podcasta

Sokaren Itzala #20: MK Ultra Trail II

ar. Api 10 , 2018