Zinearen Historia osatuagoa eman dugu Zinema Itsuan

Pentsa ezazue: Hezkuntzan irakatsi dizkizueten ikasgaietan, Historia egin duten zenbat emakumeren bizitza ikasi duzue? Zer sinetsi behar dugu, etxean lan egiteaz gain, kanpoan lan egin duen emakumerik ez dagoela? Gaurko enkuadrean, Zinemagintzan lan egin zuten eta egiten duten emakumeak sartu ditugu.

Gaur egun, emakumezko aktore batzuk aipatzeko zailtasun handirik ez dugu. Baina kamera atzean diharduen baten baten izena galdetuz gero, zer? Zenbat emakume etorri zaizkizue burura?

Askoren ustearen kontra, makina bat dira kameren atzean lan egin duten emakumeak eta Zinemaren Historia eraiki dutenak. Hori horrela, gutxi batzuen bizitza ekarri dizuegu gaurko saioan, Arraio irratiko gela arrosetik.

Hurrengo podcasta

ERRO TA BERRI - Marisa Valle Roso, Antón Menchaca, Tribalistas, Monica Pereira, Monoswezi, Audience...

ol. Aza 3 , 2017