Denboraldi berria A Desalambrarren

Hasi gara ikasturte berriko A desalambrar saioarekin. Hala Bedi irratiko irratsaio internazionalistak 30 urte betetzen dituen honetan, berrikuntzez josirik ekin diogu.

Gaur, lehenengo irratsaioan Herrialde Katalanetara begira jardun gara. Alde batetik Walter Wendelin kideak analisi sakonak egin ditu han gertatzen ari denaren inguruan. Bestalde Andrea Endavanteko kidearekin izan gara Proçes-aren gora beherak aztertzen eta amaitzeko Xabi Askapenako brigadista etorri zaigu Herrialde Katalanetako brigadan ikusi eta bizitako kontatzera.

 

Hurrengo podcasta

Hirukotea ZarataZarautzen

ar. Ira 26 , 2017