Aktualitatea, Newroz eta El Cerro Libertad

Gaurko saioa ere erabat interesgarria izan da. Hasteko aktualitateko berriak jorratu ditugu, Errusiako hauteskundeak, Venezuela, Gazako bonbardaketa, eta Marielle Francoren erahilketa besteak beste.

Ondoren Kurdistan aldera begira jarri gara, zuzeneko konexio baten bitartez Ameden dauden euskal ordezkaritzari elkarrizketa egiteko. Igarki Roblesekin aritu gara, Newroza ospatzera bertara joan direnak zertan dabiltzan kontatu digularik.

Jarraian Andaluziara bidaiatu dugu, Jaengo lurretan dagoen El Cerro Libertad eremu askatuaren desalojoa atzeratu denez, kanporatzen honi aurre nola egiteko asmoa duten kontatu digu Curro Moreno SATeko ordezkariak.

Tartean NATOri buruz Askapenako kideek Info7 irratian duten kolaborazioa entzun dugu eta martxoan zehar diren brigaden aurkezpenak ere errepasatu ditugu.

Entzun ezazue!

Hurrengo podcasta

Hagendas taldea ZarataZarautzen

az. Mar 21 , 2018