Bidasoa Attak! 2016-2017 Sasoiko azken saioa – “World Class Punk” bilduma

Bidasoa Attak! 2017 06 22

Agur Attakzaleak!

Gaurkoa gure denboraldiko azken saioa izango da, oooooh hau tamala. Hurrengo denboraldian Bidasoa Attak! egongo da? Ez da egongo? horretarako Antxeta irratiari adi egon beharko duzue. Gure ibilbidean 5 kontinenteetan zehar ibili garenez, denboraldia amaitzeko WORLD CLASS PUNK bilduma aukeratu dugu, berez Estatu Batuetako ROIR Recordsek 1984.an kasete formatuan kaleratu zuen, bertan Estatu Batuetako eta Ingalaterrako taldeak kanpoan utzi zituzten eta zabaltze aukera gutxiago zituzten herriak aukeratu zituzten, bildumako talde batzuk orain oso ezagunak dira eta besteak ez ezagutze misteriotsu hortan darraite, baina behintzat bilduma hontan abesti bat aurkezteko aukera izan zuten. E.A.T.E.R (Suedia), WHAT? (Australia), THE ZERO POINT (Danimarka), BIKINI (Hungaria), RATOS DE PORAO (Brasil), SOLUCION MORTAL (Mexiko), HERPES DISTRESS (Jugoslabia), SLIPS & SPERMA (Espainia), AKUTT INNLEGGELSE (Norbegia), NERVOSE (Frantzia), ZYKLOME A (Belgia), DEZERTER (Polonia), BGK (Holanda), MOTTEK (Mende Alemania), CHEETAH CHROME MOTHERFUCKERS (Italia), A64 (Txekoslobakia), EXILE IN THE KINGDOM (Irlanda), PURKURR PILLNIKK (Islandia) eta VILLA 21 (Grezia) entzungo ditugu.

Ondo pasa uda!

Hurrengo podcasta

ANTXOEN BERTSOA (56) - Bat-batekoa

og. Eka 22 , 2017