Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS | More
Gaurko Adesalambrar, HalaBediko irratsaio internazionalista, asteko kronikarekin hasi dugu. Jorratu ditugun gaien artean daude Ecuadorreko hauteskundeak, Paraguain piztu diren protestak, Venezuelako egoera nahasia…
Ondoren, Eduardo Izarzugaza elkarrizketatu dugu, Kurdistanera Newroz-a dela eta joandako euskal ordezkaritzako kidea. Bertan atxilotu zuen Turkiar poliziak. Bere esperientziatik abiatuta, herri kurduaren jazarpen egoeraren berri eman digu.
Azkenik, Leninen “Apirileko Tesiek” 100 urte bete dituztela aprobetxatuz, Iñaki Etaiok hauek birpasatu ditu bere kolaborazioan.