PIPERPOLIS: “Inundacion” zientzia fikzio feministan oinarritutako antzerki piezaz berbetan Leire Ucha eta Maite Fombellida aktoreekin

Magdalena De Santo dramaturgo argentinarraren antzerki-pieza lesbofeminista da “Inundacion”. Histeriak Zinegoak-ekin batera ekoitzi du, La Fundicion, Azala eta Plataforma Tiranterekin lankidetzaz baliatuta. Martxoaren 3an estreinatuko dute Bilboko La fundicion aretoan, Gaurko saioan Leire Ucha eta Maite Fombellida aktoreak izan dira. 2013ko apirilaren 3an La Plata hiria urpean geratu zen. YPF eztanda, ur kutsatua eta birus batek zeharkatzen zituzten diagonalak. Orduan, haurtxo pila daude tomografo eta Sehaska-etxeetako ohe artean. Kikitak bat salbatzea erabaki du eta Emiliari eraman dio, ama izateko desira sakona duenari. Lesbiana bikote honen hondamenak aukera retro-futurista apokaliptiko bilakatzen dira, inor salbu utzi gabe. Zientzia-fikzio feministan oinarritutako antzerki-pieza honen bitartez, beste indar modalitate batzuk ikusarazi nahi dira, ezaugarri maskulinoak dituzten pertsonaia feministen estereotipo-eraikuntza sinplistak alde batera utzita.

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues: Rory Gallagher - Tommy Johnson

ol. Mar 3 , 2017