KULTUR KUBOA – Eric Dicharryren erakusketa Baionako Euskal Museoan…

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei.

Aste honetako gai nagusiak : Maiatzaren 27an Baionako AEK gau eskolak antolatzen duen kontzertuaz aritu gira bertako ikasleekin. Olivier Chauzu eta Elodie Baffalio txalotzeko aukera izanen den gauadia eta Chopin eta Schumann konpositoreen musika irizpide izanen da.

Eric Dicharry antropologo, idazle eta margolariarekin solasteko parada ukan dugu, bere 18 margo Baionako Museoan ikusgai direla eta.

Uztailaren 10ean, bi mundu arras desberdin uztartuko dira Miarritzeko Atabal aretoan. Alde batetik Artús talde okzitandarra, musika tresna tradizionalak gaurko giro batean sartzen dituena, eta Gojira metal taldea, bere disko berriaren aurkeztera etorriko dena.

Musika : Chopin, Schumann, Elaudi, Artús, Gojira

Hurrengo podcasta

TERTULIA: euskaraz ikasteko oztopoak eta erdaldun elebakarren biktimismoa

ar. Mai 17 , 2016