Salbuespen egoeraz, kontu politikoez eta agendaz hitz egin digu Jojo Bidartek

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako gaiez hitz egin digu: Parisen izandako atentatuen osteko salbuespen egoerak nolako eragina izan duen euren bueltan. Baigorriko herriak azken asteetan jaso dituen errefuxiatuez hitz egin digu. Elkargo bakarraren eztabaidan herriko etxeek duten posizioaz aritu da. Lorentxa Gimon euskal preso politikoaren egoera aipatu digu, eta, amaitzeko, agenda kontuak aurreratu dizkigu.

Hurrengo podcasta

Larrun hilabetekaria aurreratuz, egungo zibilizazioaren erorketaz hausnartu dugu Estitxu Eizagirrerekin

az. Aza 25 , 2015