“Argi dago muntaia polizial baten aurrean gaudela, gazteria kikildu nahi dutela”

Captura de pantalla 2015-11-18 a las 15.18.582012ko martxoaren 3an, 1976an polizial hildako langileak gogoratzeko manifestazioa izan zen Gasteizen, urtero bezala. Haren ostean eserialdia egin zuten dozenaka gaztek eta orain bertan parte hartu zutenetako sei epaituko dituzte. Azaroaren 23 eta 25ean izango dira epaituak eserialdi horren harira auzipetutako sei gazteak. Guztira 6.200 euroko isuna eskatzen du Fiskaltzak euren aurka, eta sei horietako lauri guztira zazpi urteko espetxe zigorra. Egoera horren aurrean, protestara eta elkartasunera deitu dute: elkarretaratzea egingo dute datorren astelehenean, eta finantzazioa lortzeko jaialdia abenduaren 19rako antolatu dute. Xehetasunak, ordea, Gasteizko Halabedi irratiko Igor Goikoleak ekarri dizkigu, Iñaki Muñoz, Markel Saez de Ugarte eta Ibai Intxaurrondo auzipetuekin hitz egin baitu.

Hurrengo podcasta

Iban Biaga: "Bezeroei kostua eragiteaz gain, langileen postuak ere kaltetu ditzake tasen igoerak"

az. Aza 18 , 2015