Eelarazi, itzultzaileen sare posiblerako oinarri ukigarri bihurtzear

IMG_20151019_172243Gogoratzen Elearazi blog-a? Garazi Arrula Ruiz eta Danele Sarriugarte Mochales itzultzaileek sortu zuten 2012ko martxoan, karrera amaitu berritan. Itzulpengintzaz pentsatzen eta langintza jorratzen jarraitu nahi zutela eta, nora jo oso garbi ez zeukatela, eurena sortzea erabaki zuten, jende gehiago bil zedin. Astero gutxienez eduki bat argitaratzeko helburua ezarri zuten, baita kunplitu ere. Leihoak hiru urte iraun zituen zabalik, harik eta 2015eko martxoan itxi zuten arte. Orain, eta azken festa modura, digitala zena paperean gorde nahi dute, eta horretaz hitz egiteko gonbidatu dugu Sarriugarte Zebrabidera.

Hurrengo podcasta

Udazken-negurako filmak, 'Loreak' eta Oscar sariak eta beste hainbat kontu, Gaizka Izagirreri esker

al. Urr 19 , 2015