Amparo Badiola, errefuxiatuak, AEBetako armak eta Ainara el Busto, biharko ‘Gaur8’-n

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin: Amama filmeko protagonistetako bat den Amparo Badiolaren elkarrizketaz hitz egin digu, hasteko. Nazioarteko gaietan, bi nabarmendu dizkigu: errefuxiatuen aferari azken aldian kasu gutxi egiten bazaio ere, oraindik irauten duen auziari buruzko analisia; eta AEBetan armak izateko eskubidearen ondorioz umeen artean gertatzen diren sarraskiak. In Fraganti atalean Ainara el Busto txirrindulariari egin dioten elkarrizketa ere nabarmendu digu.

Hurrengo podcasta

MBIM- ARANTXITA TA PILARIKA

ol. Urr 16 , 2015