Ikasturte hasiera 3Kortxean

Iraila iristearekin batera, ikasturte berri bati ekin diogu 3Kortxea irratsaioan. Aurtengoan ere ohiko menuarekin jarraituko dugu, hau da, agendaren errepasoa, disko berriak entzun eta asteko elkarrizketa. Gaurkoa, aste honetako agenda errepasatuz eta udan Hala Bedi irratira iritsitako nobedadeak entzunez hasi dugu, tartean,  Pelax, Begiz Begi, Skontra, Hora 13, La Mexicana Clandestina, Con X de Banjo eta beste nobedade batzuk.

crazy concert

Hurrengo podcasta

IÑ & JOSS-en doinuak Kaiolatik saioaren 10. denboraldiari hasiera emateko!!!

lr. Ira 19 , 2015