IÑ & JOSS-en doinuak Kaiolatik saioaren 10. denboraldiari hasiera emateko!!!

Gaur Kaiolatik saioaren denboraldi berriarekin hasiko gara!!! Udan atseden oparoa izan ostean, gogo biziz etorri gara berriro ere doinu elektronikoak ziztatzeko!!!

Kurtso honetako lehen bixita Debagoiena aldetik etorri zaigu, zehazki Arrasatetik!!! Handik etorri da IÑ & JOSS bikote gaztea!!! 2013an hasi zuen bikote honek bere ibilbide artistikoa, beren herriko taberna ezberdinetan nahasketak egiten hasi eta The Addams Party​ bezalako festa esanguratsuetan ere parte hartuz!!!

Techno melodikoa eta dotoreziaz beteriko Deep housea nahasten dituzte beren sesioetan, eta horren erakusgarri izan da gaurko sesioa ere!!! Ea gustuko dezuen!!!

BUELTAN GARA LAGUNOK!!! UP THE KAIOLS!!!!

Hurrengo podcasta

SOINUGELA. Ruper, Samba Touré, Ray Fernandez, Allman Brothers, Graham Parker....

lr. Ira 19 , 2015