Arenna taldeko Txus hurbildu zaigu 3Kortxeara

Gasteizko Arenna boskoteak “Given to Emptiness” lana kaleratu du duela bizpahiru aste Nasoni Records zigilu germaniarraren bitartez. Stoner eta psikodeliaz buztitako 7 kantu, zirraraz jositako mantra ederrak! Taldeko abeslaria den Txus Hala Bediko estudioetara hurbildu da, eta diskoaren grabaketa, taldearen nondik norakoak zein bestelakoak mintzagai izan ditugu.

Gainera, zenbait nobedade estreinatu ditugu, tartean, Fresh For Cannibals, Pezkaos eta Brand New Sinclairs taldeen disko berriak lehenengo aldiz entzunez. Eta, agenda ere errepasatu dugu, Zaharraz Harro eta Jazzaharren jaien egitarauak azpimarratuz, Jul Bolinagaren omenaldia aipatuz eta Ibu Hots aretokoak asteburu honetan ateak itxiko dituela gogoratuz.

arenna

Hurrengo podcasta

ASTEBURUAN, ZE INGOU? San Joan, joan zan...

lr. Eka 27 , 2015