Hiru kortxea : HIRU KORTXEA: JOSEBA B. LENOIR eta bere “Instroak Vol.3”

Duela urte batzuk ekin zion Joseba Baleztenak “Instroak” izeneko instrumental sailari, eta 2019 urte amaieran kaleratu zuen hirugarren bolumena. Azken lan hau berezia da, izan ere Larraitz Zuazoren “Bai, bagara!” dokumentalerako soinu banda izateko sortua izan da. 2021 honetan banda osatu (Joseba B. Lenoir Gang) eta abestiak publikoaren aurrean aurkezteko 6 kontzertuko bira antolatu du. Aitzaki horrekin hurbildu dugu irratira eta biraz, azkenengo lanaz eta beste hainbat kontuetaz egon gara solasean. Gurekin izan dira ere Ibil Bedi, Labana, RÜdiger eta Konpost.

Hurrengo podcasta

Ana Galarraga Ahuntzekin kobiyari buruz!

lr. Mar 13 , 2021