Aitor Idigoras: “Garrantzitsua da hezkuntza komunitateak indarra erakustea planteatzen zaigun ereduari planto egiteko”

Bada denbora gurean LOMCE erreforma delakoa entzuten hasi ginela, Espainiatik zetorren neurria Euskal Herriko heziguneetan ezarri ez zedin dinamikak abiatu zirela, eta politikarien aldetik legearen aurka joaterik ez zudela entzun behar izan dugula. Baina dinamikek aurrera darraite, eta horren lekuko dira, besteak beste, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleei kanpo ebaluazioa egiteko Eusko Jaurlairtzak hautatuako 30 ikastetxeetako ekintzak. Atzo jakin genuen, adibidez, Ordiziako Jakintza Ikastolako gurasoek planto egin eta azterketa bertan behera uztea lortu dutela. Gaiaren inguruan gehiago hausnartzeko, Gasteizko Gure hezkuntza plataformako Aitor Idigorasekin egon da Halabedi irratiko Iker Leturiondo.

Hurrengo podcasta

Prentsa askatasunaz, publizitate jaialdiez eta hedabideetako nobedadeez aritu gara Urtzi Urkizurekin

az. Mai 27 , 2015