Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS
Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin. Iragan asteburua maiatzaren lehenaren harira luzea izan dela aipatu, eta izokin arrantzaren irekieraz hitz egin digu. Horrez gain, Nafarroa Oinezen harirako Artea oinez dinamikaz, udal eta foru hauteskundeetarako aurreikuspenez, zein aurrera begirako agenda kontuez aritu gara Anbustegirekin.