Anbulantziei tiroka

ZAKARRONTZIAN AURKITUTAKO METRAJE ZATIAK biltzeari ekin zenion sasoi batez. Hura zen, seguruenik, hartu zenezakeen erabakirik arriskutsuena. Amaieraren hasiera nonbait jartzekotan hantxe ipiniko nuke nik. Erretzen hasiak ziren metraje zati haiek denak iragana baitziren ordurako, ez zuten mundu hau esplikatzeko balio. Eta zuk, sasoi hartan, galderak baino erantzunak behar zenituen isolamenduari aurre egin ahal izateko. Beharra zen nahiari inposatzen zitzaiona.
Badoan mundu hau, erortzen ez den estatua arrakalatua. Norbanakoa diluituz osatzen den negatiboa. Leihoaren aurrean eskegitako metraje zatiak, betazalak barrutik lehortzen. Bukatu gabe utzitako pelikula azpi titulatuak. Fatidikoa behar zuen amaiera. Onartu beharra zeneukan. Ez zegoen besterik aukeran.
Mundu zaharra hiltzen ari da, eta ez dator berririk. Argilun horretan jaiotzen dira munstroak. Argilun horretan jaio ginen gu.

Hurrengo podcasta

Molotov - Musikoterapia (2015-03-15)

al. Mar 16 , 2015

Podcast gehiago