ASTEBURUAN, ZE INGOU?

anestesia

Bada, zenbait proposamen berri bezain interesgarri ekarri dizkigute Agur, Agus, Iosu eta Apolok. Gure inguruan gutxi ezagutzen den Lagran herrixkatik gora dagoen Kantabria mendilerro alderako ibilbidearekin batera, barazki menestra nola prestatu zehatz azaldu digute; halaber larunbatean Bilbon “Arrosa Sareko”ek eginen dituzten IV. jardunaldiei buruzko nondik norakoak…eta gauerako K. Antzokian antolatu duten Anestesia taldearen kontzertuaren harira beraien azken diskaren aurkezpena ere gure programa honetan aurkituko duzu, entzule; errematerako, martxoaren 8ko egunaren aipamenak eta Mieltxoren agenda zabala. Goza dezagun asteburua!!

Hurrengo podcasta

EMAKUMEAK NONAHI: Feminismotik Euskal Herria eraikitzen

lr. Mar 7 , 2015