MBIM-BORBOI TRANSGENIKOAK!

40 lagun aske geratu dira , behingoz errugabeak zirela onartu duelako Entzutegi nazi-analak….hau ezuste pozgarria!…baina zer ari da gertatzen Infraebroko epaitegietan? Erasmus programako epaile Suediarrak dabiltza entzutegian praktiketan?

Zer gertatuko da “Tronoen Jokua” eleberri famatuaren egileak Egpainiar abdikazioaren buruzko eleberria bukatzen duenean?….ba “Jugo de Truños” Best Seller izugarria aurkeztuko duela! Eta zuek, entzule maiteak, mundu mailako esklusiban inork baino lehenago entzungo duzuela, noski!

Europar Batasunak jaki transgenikoak landatzeko eskubidea Europako estatuen esku utzi du!Guk, gaiari buruzko elkarrizketa mundiala entzuteko aukera lortu dizuegu! Piper Fektua Almeriako Barazki Transgenikoen bozeramailearekin zuzenean egon gara!

Hurrengo podcasta

Zinema uneak .::. 2014.06.13

ol. Eka 13 , 2014