Iratxe Esnaolarekin .eus domeinuak abian #azoka49

iratxe-esnaola

Aste honetan bertan, euskararen egunean, aurreko hilabeteotan erregistratu diren domeinuak aktibatu egin dira eta  zabaldu da .eus domeinuak erregistratzeko fase irekia. Dagoeneko 2.000 domeinu dira erregistratutakoak. Puntueus fundazioaren standean aurkitu dugu eta berak azaldu digu nola doazen erregistroak, domeinu-izenak zergatik momentuz kostatzen diren 52 euro inguru, .cat bat baino gehiago.

Egunotan eskaintzen ari diren zerbitzu berria ere azaldu digu Iratxek: ostataze zerbitzurik ez badugu ere, domeinu-izena erosiz gero, gure e-posta helbideak ostatatzeko zerbitzua eskainiko digu Puntueus-ek, urtean 32 euro ordainduta. Garatzaileentzako eta enpresentzako hitzaldiak programatu dira Durangoko Azokan, arlo zehatzetan egon daitezkeen zalantzak argitzeko eta .eus domeinua erabiltzeak dauzkan abantailak azaltzeko.

Hurrengo podcasta

Zumaiako 'Gu gara giltza' dinamika, Arraio irratiko kideei esker

ar. Abe 9 , 2014