SAREAN: Ipuin kubatarra

ipuina

Lagun idazle batek esan zidan kubatarrak txiste batean bezala bizi direla, eta egia zela konturatu nintzen berehala. Hasieratik izan nuen inpresio hori irlan, baina ez nuen berbaz gauzatu, amets batean egonda, bertako egoerak guztiz ilogikoak izan arren, ohartzen ez den ameslaria bezala. Soilik mundu erreal eta zakarrera esnatutakoan konturatzen da norbera ametsaren logika faltaz. Beste herrialdeekiko harremanean ere, Kuba etengabe esnarazten ari diren auzokoz inguratuta ageri da, “zurea ametsa da, ezin da gauzatu” esaten dioten aholkulari zentzudun eta dirudunak.

Kuba barruan Pinareñoak ditugu ameslarietan ameslari. Txantxa askoren protagonista, habaneroen trufak jasaten ohituta daude, inuzenteak omen dira maltzurraren begietan… Eta horien artean, bereziki, Viñales aldeko jendea. Izenetik abiatuta, mahastirik ez baitago bertan. Jende xaloa dira, guajiro naturalak.

Hurrengo podcasta

Adi 2014 11 25

ol. Aza 28 , 2014