Carlos Drummond de Andrade

Koldo Izagirrek ekarri du euskarara Brasilen zati bat. Munduko poesia kaieren eskaintzaren barruan iritsi zaigu Carlos Drummond de Andrade. XX. Mendeko poeta brasildar kanonikoetako bat.
Beñat Sarasola bildumaren apailatzaileak, alearen hitzaurrean, poemetan zehar errepikatuko diren gai errepikatuenen zerrendatxoa egiten du, spoilerra izateko beldurrik gabe: jaioterriaren irudia, bizi izan zituen garai politiko gorabeheratsuen oihartzuna, oso gai brasildarrak izan daitezkeen futbola eta inauteriak… Eta ironia finezko begirada bat guztiaren gainetik, egiatia eta leiala den asmo baten mende, beti ere.

Hurrengo podcasta

215.- Zuria Beltzez 14-11-02 (bitartekatzen)

al. Aza 3 , 2014

Podcast gehiago