Eremuz Kanpo 2×14: Ezin gara hemendik irten

angelexterminador-628x356

Geu ere, hamalaugarren eremuz kanpokoan, irteera bila gabiltza, baina ezin gara hemendik atera.

Atera ezinik gabiltzala, Kynodontas edo letagina film greziarra, Buñuelen Aingeru suntsitzailea edo El ángel exterminador, Presoa, The prisoner telesaila eta Edgar Allan Poeren Heriotza gorriaren maskara izango ditugu hizpide.

Ezin atera hemendik, ezin egin ihes, baina ez giltzapetuta gaudelako. Ustez libre gara, aske gaudela dirudi. Hala konbentzitu gaituzte, edo halaxe konbentzitu dugu geure burua.

Hurrengo podcasta

Euskrats: M_NUS Records

og. Urr 9 , 2014