Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS | More
Filler deritze, amerikar telesailetan, betelana burutzen duten atal solte horiei. Ez dute sailaren istorio orokorrean sakontzen, ez dute hartara garrantzia diegetikorik batere, eta oro har espazioa (hau da, denbora) okupatzeko baino ez dute balio. Horretarako sortu ziren, gizakiak eta unibertsoak berak gorroto baitu hutsunea. Horror vacui.
Guk ere gaur filler bat egitea erabaki dugu. Zerbait ezberdina. Gure narratibarekiko mozketa bat, urrunkera bat, distantzia bat hartu duena.
Telebistako fillerren kasuan bezala, axolarik egin ez arren ez da ezer gertatzen. Lasai egin dezakezue paso gutaz. Ez ikusi, ez entzun. .
Egongo ez bagina bezala.