Zinema uneak .::. 2014.04.25

Published On 24 apirila, 2014 | By zinema uneak AIARALDEA IRRATIA | Zinema uneak

Ongi etorri Zinema uneak saiora!

Astero bezala, gure saioan azken estreinaldiak, albisteak berrienak, telesail baten barrenak eta, nola ez, soinu banda zoragarri baten abestiak izango ditugu. Estreinaldien artean zer? Aste honetan, “peplum” filmak burura ekarriko dizkigun Paul W.S. Anderson-en azken lana Pompeya; Animazioaren maisua den Hayo Miyazaki-ren azken lana eta bere agurra, Haizea altxatu da; eta, Venezuelatik, Hispanoamerikar film onenaren Goya irabazi duen azken filma, Azul y no tan rosa. Telesailen unean, zientzi fikzioaren erreferentzia batean bihurtu den Firefly, orain The Avengers/Los Vengadores filmagatik ezaguna den Joss Whedon-en lan bikain bat. Eta aurkezpenean azkena, baina saioan lehenengo atala izanen den albisteen txokoan; Flash Gordon, Steve Jobs, Star Trek, Kung Fu edota Botadun katua protagonista, besteak beste.

Espero dugu zuen gustukoa izatea… Zinema eta telesailen magiaz gozatzen jarraitu ezazue!

Zinema uneak 25 .::. 2014.04.25

Comments are closed.