Zinema uneak .::. 2014.03.07

Ongi etorri Zinema uneak saiora!

Astero bezala, gure saioan azken estreinaldiak, azken albisteak, telesail baten barrenak eta, nola ez,soinu banda zoragarri baten abestiak. Estreinaldien artean zer? Aste honetan, Dreamworks-en animaziozko azken lana Peabody eta Sherman-en abenturaka; Matthew Fox eta Tomy Lee Jones batzen dituen Enperadorea; eta, zineman iraultza suposatu zuen pelikula baten jarraipena edo spin-off bat 300, inperio baten sorrera. Gure aste honetako telesaila, mafiaburu baten arazoak familia baturik mantentzeko, historian egon diren telesail onenen artean dagoena, Sopranotarrak; eta azken berrien atalean igandean banatuko ziren Oscar sarien errepasoa, Star Wars, Matrix, edota Gotham telesaila protagonista. Eta beti bezala, soinu banda zoragarri bat, noski…

Espero dugu zuen gustukoa izatea… Zinema eta telesailen magiaz gozatzen jarraitu ezazue!

Zinema uneak 19 .::. 2014.03.07

Hurrengo podcasta

Album bat, konfesio bat #48 The Temptations - Cloud Nine (1969)

og. Mar 6 , 2014