MBIM- UDABERRIA HELTZEAN , LOTU GAITZAZU MOTZEAN!

Ezker abertzaleko edozein hautetsiri San Ferminetako suziria botatzea egokitzen zaion hurrengoan zer bururatuko zaie UPNtarrei eragozteko? Ideiak amitzekotan guk iradokizun batzuk utzi dizkiegu badaezpada…

Eusko Jaurlatxirlak Ikur frankistak kentzeko garaia heldu dela erabaki du…hogeitamapiko urte behar izan dituzte bakarrik! Eta…nola?…PPkoek ere alde bozkatu dutela? NOLAAAA…??

Malaisiako hegazkin galdua topatu dugu! Iker Keta de Zemento eta Arantxa Posa ikerlari psikotronikoen eskutik misterioa argitzeko klabe guztiak ulertuko ditugu…

Fernandez Díaz Porraren Menestroak Donostira egindako txangoaren benetako arrazoiak azalduko dizkigu mundo mailako esklusiban.

Udaberriko arrakasta berria entzungo dugu gainera : Mariano Chao paregabearen azken arrakasta!

Hurrengo podcasta

Nola aldatzen diren gauzak #22 "Geolokoa 2.0"

ol. Mar 21 , 2014