Klioren Basoa, 1718ko matxinada Bilbon

bilbao1700072

1718ko iraila eta urria bitarte Bilbon lehenik eta gero Busturialdea eta Gipuzkoako Deba-Urola eskualdeko elizbarrutietako nekazariak armatan altxatu ziren merkatarien eta landa-oligarkiaren aurka. Euren eztarrietan oihu bat zabaltzen zen lau haizeetara: “Gora Erregea! Gora Bizkaia! Heriotza gobernu txarra eta herriaren traidoreentzat!”. Izan ere, 1718a matxinada urtea izan zen Euskal Herrian, hainbesteraino non Espainiako erregeak armada bera ere bidali behar izan zuen berau geldiaraztera. Baina, goazen puntuz puntu. Jar dezagun martxan gure denboraren makina eta egin dezagun hiru mendez atzera, gure herriaren historiaren beste pasarte zirraragarri bat bizitzeko. 

Hurrengo podcasta

Inoren Ero Ni-ren Lagun Izoztua

al. Urt 13 , 2014