HIRUKORTXEA- TALCO taldeko lagunak 3Kortxean

Aste honetan, Talco italiarren bisita izan dugu Hala Bediko estudioetan. Italiarrek Silent Town izeneko diskoa kaleratu dute eta Europan zehar ari dira bira egiten. Haien ibilbideaz edo disko berriaz hitz egiteaz gain, Italiako musika egoeraz ere aritu gara haiekin. Elkarrizketarekin batera, 2016ak irratsaioari ekarri dizkion zenbait aldaketa izan ditugu, asteko gomendioa (Wilco, Star Wars), agenda zita nabarmenduak (Angela Davis, Señor No) eta noski, asteroko nobedadeen errepasoa.

20160204074926

Hurrengo podcasta

XOLOMO GANGSTA: rap munduko berrikuntzak

al. Ots 8 , 2016