AISZIRIMOLA: Haur masaiaren misterioak

Haur masaia

Ikasturteko lehen saioa da honakoa, haur masaiaren inguruan. Aurtengoan, esatari lanetan arituko dira Julene Onaindia eta Irati Mendiguren laudioarrak. Hezkuntza eta hezkuntza ez formalaren inguruko irratsaioa duzue hau, eta asteartero 19:00etatik aurrera izango duzue entzungai.

Haur masaiaren inguruko korronteak landuko ditugu ordu erdi batez, honen praktikak dakarren onurak, masai mota ezberdinak eta materialak eta hauen erabilera anitzak birpasatuko ditugu.

 

Hurrengo podcasta

Adi 2013 10 29

az. Urr 30 , 2013