Klioren Basoa: Euskara Baturantz

Saio honen 29. edizioan gaude jadanik eta beste behin ere heldu behar diogu hainbestetan mintzagai izan dugun gai bati: euskarari hain zuzen. Ez ditut, oraingoan ere, gure hizkuntzaren afera ukitzen dudan bakoitzean nekea sortu arte errepikatzen ditudan klitxeak berriz ere hona ekarriko, ondotxo ezagutzen baituzue nire ikuspuntua. Gaurkoan, duela hamarkada batzuk eztabaidagai mamitsua izan zen aspektu batez arituko gara hizketan, gezurra dirudien arren bere aurkariak ere izan badituena, zorionez gero eta gutxiago diren arren. Euskararen estandarizazioaz jardungo natzaizue, zeintzuk izan ziren Euskara Batua sortzeranzko urratsak eta bidezidor nahiz autobide zabalak? Igo gaitezen bada gure irratiko denboraren makinara eta egin dezagun atzera.

Hurrengo podcasta

Adi 2013 06 18

ar. Eka 18 , 2013